2010-12-02

Asmakizunak!

Burmuina pizteko, hemen uzten dizkizuegu asmakizun dibertigarri batzuk. Ezetz guztiak asmatu!

1. Bi hanka izan arren
ezin dugu biderik burutu,
baina gizona gu gabe
ezin da inon aurkeztu.

Erantzuna

2. Udan jendez beterik
neguan huts-hutsik
zutik baino jende gehiago
egoten da han etzanik

Erantzuna

3. Maindire bat, harizkoa ez,
dena estaltzen du eta ura ez
.
Erantzuna

4. Kristal polita
beti bustita,
nahi dugu udan
badugu neguan.

Erantzuna

5. Balio du jateko
balio du ukitzeko
txalo egiteko
eta,nola ez!,
orri hau pasatzeko.

Erantzuna

6. Zelai urdinean zehar
busti-busti eginda
haizeak eraginda
balantzak eginez
aurrera doa
jakin gabe nora,
hego zuriak zabaldurik

Erantzuna

7. Ez naiz tronpeta
baina tronpeta batek bezala jotzen dut,
ez naiz eskopeta
baina eskopeta batek bezala bi kanoi
ditut.
zer naizen badakizu?

Erantzuna

No hay comentarios:

Publicar un comentario