2010-12-08

Ipuinak

Euskara sendotzen jarraitzeko, ulermena eta irakurmena lantzea ere beharrezkoak dira.
Hemen bi modu proposatzen dizkizuegu:

*Irakurtzeko ipuinak

*Entzuteko ipuinak

Abestiak

Karaoke momentua etorri da. Ahots-kordak afina itzazu, musika hasten dela.

Shin Chan

Bat, bi, hiru, lau!

Shinnosuke da mutiko
Alai-alaia bihurri
Eta azkarra
Ez da geldirik egoten
Ez zait uzten bakean.

SHINNOSUKE!

Maitasun kontuetan
Argia naiz benetan
Neska gazte guztiak
Nik ditut atseginak.
Zatoz txiki, zatoz nirekin,
Ez dut piper atsegin.
Begira zer trompa, elefante trompa
TROMPA! TROMPA!
Mutiko bihurria, shin-chan.

SHINNOSUKE!

Jende guztia oso
Urduri jartzen da
Ni azaltzen naizenean
Etorri nirekin pasatzeko primeran
Nire izena da shin-chan.


Takolo, Pirritx eta Porrotx-en bideoak abesteko ere oso egokiak dira.

2010-12-07

Zenbakiak

Bat, bi, hiru, lau.....zenbateraino dakizu kontatzen?

Ariketa: nola idazten dira zenbaki hauek? Har ezazu orri bat eta ekin lanari!
- 19 ....................................... ?
- 40 ...................................... ?
- 81 ...................................... ?
- 101 ................................... ?
- 1.849 ............................... ?
- 1.000.000 ...................... ?
- 89.534 ............................ ?


Erantzunak:

19: hemeretzi
40: berrogei
81: laurogeita bat
101: ehun eta bat
1.849: mila zortziehun eta berrogeita bederatzi.
1.000.000: milioi bat
89.534: Laurogeita bederatzi mila bostehun eta hogeita hamalau


Hemen klik eginez, zenbakien zerrenda ikusiko duzu.

Txisteak

Ariketa dibertigarriekin jarraitzeko, hemen proposatzen dizkizuegu txiste batzuk. Buruz ikasi eta barrez lehertu beharrean egon dira zure lagunak txisteak entzunez.

Euskara ikasten:
- Ea Txomin! Nola esaten da puerta euskaraz?
- Atea.
- Oso ongi! Eta puerto?
- Ateo!


Esaten dio soldadu batek bere kapitainari:
- Kapitain, kapitain! Gerra galdu dugu!
Eta erantzuten dio kapitainak:
- Ba bilatu!


Haur batek dio amari ikastolatik etxera joandakoan:
- Ama, bi notizia dakartzat zuretzat. Lehenengoa oso ona da: matematikan
10 atera dut.
- Oso ongi, oso ongi!
Eta zein da bigarren notizia? –galdetzen dio amak.
- Ba, lehenengo notizia gezurra dela.


Irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrizketa.
- Zenbat hezur dauzka zure gorputzak ?
- 208, jauna – erantzun du ikasleak.
- Burugogorra! Ez al nizun esan atzo 207 hezur bakarrik dauzkala
giza gorputzak?
- Bai, baina … gaur oliba hezur bat irentsi dut.
Bittor negarrez eskolatik dator eta amak galdetu dio :
- Zer duzu Bittor, horrenbeste negar egiteko?
- Anderenoak zigortu egin nau …
- Hara! Eta zergatik zigortu zaitu?
- Bere galderei erantzuteagatik.
- Gaizki erantzun diozu, noski …
- Ez, ez. Nik ondo erantzun diot … Zeinek sartu duen sagua bere poltsan
galdetu du eta nik izan naizela erantzun diot.

Orduak

Oso garrantzitsua da zein momentutan bizi garen jakitea. Horretarako ORDUAK jakin behar dira.

Ariketa: ze ordu da? Aukera ezazu erantzun zuzena. Ez izan trapati eta bakarrik ariketa amaitu ostean begira itzazu erantzunak.

05:30
- Bostak eta erdi
- Bostak eta erdiak
- Bost eta erdiak
- Bosterdiak

03:15
- Hiru eta laurden
- Hiruak eta laurden
- Hiru eta laurdenak
- Hiruak eta laurdenak

01:00
- Ordubatak
- Ordu batak
- Ordu bata
- Ordu eta bat

04:20
- Laurak eta hogei
- Laurak eta hogeiak
- Lauak eta hogei
- Lauak eta hogeiak


Erantzunak:
05:30 - Bost eta erdiak

03:15 - Hiru eta laurdenak

01:00 - Ordu bata

04:20 - Laurak eta hogei

Guztiak asmatu dituzu? Orduak praktikatzen jarraitzeko, erloju hau erabil dezakezu.

2010-12-02

Asmakizunak!

Burmuina pizteko, hemen uzten dizkizuegu asmakizun dibertigarri batzuk. Ezetz guztiak asmatu!

1. Bi hanka izan arren
ezin dugu biderik burutu,
baina gizona gu gabe
ezin da inon aurkeztu.

Erantzuna

2. Udan jendez beterik
neguan huts-hutsik
zutik baino jende gehiago
egoten da han etzanik

Erantzuna

3. Maindire bat, harizkoa ez,
dena estaltzen du eta ura ez
.
Erantzuna

4. Kristal polita
beti bustita,
nahi dugu udan
badugu neguan.

Erantzuna

5. Balio du jateko
balio du ukitzeko
txalo egiteko
eta,nola ez!,
orri hau pasatzeko.

Erantzuna

6. Zelai urdinean zehar
busti-busti eginda
haizeak eraginda
balantzak eginez
aurrera doa
jakin gabe nora,
hego zuriak zabaldurik

Erantzuna

7. Ez naiz tronpeta
baina tronpeta batek bezala jotzen dut,
ez naiz eskopeta
baina eskopeta batek bezala bi kanoi
ditut.
zer naizen badakizu?

Erantzuna

2010-11-25

Euskaraz blai!

Azken urteotan, Espaniako autonomi erkidegoetan hezkuntza anitzak duen garrantzia handitu egin da. Eskari hauek bai gizarte bai erakunde politikoetatik datoz. Euskal Jaurlaritzak hezkuntza anitzaren fenomenoa positibotzat ebaluatu behar dela, eta Euskal Herriko hiritarrak hiru hizkuntzatan (erdara, euskara eta ingelesa) komunikatzeko gai izan behar direla dio. Hori dela eta, ikastetxe publikoen erronka helburu hau lortzea izango da.

Blog honen helburua gure ikastetxeko ikasleengan euskararekiko harremana aberaztea eta sendotzea da.

Horretarako, hainbat abesti, ipuin, asmakizun, txisteak eta dinamikak proposatzen dizkizuegu; bai eskola eremuan bai etxean lantzekoak direnak.